Logotipo DJ Makala

bio.

DJ Makala edo Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Hainbat hamarkada daramatza musikaren munduan murgilduta eta ibilbide luze horretan, disko jartzaile, irratiko esatari, musikari, ekoizle, erremixak egiten eta promotore gisa lanean dabil.

Novophonic, Metak, Lovemonk eta Elkar bezalako diskoetxeetan argitaratu ditu diskoak eta biniloak. Era berean, bere abestiak eta erremixak agertu dira nazioarteko zigilu batzuetan, hala nola, UrbanWorld (Danimarka), Agogo Records (Alemania), Movimientos (Erresuma Batua), Freshly Squeezed (Erresuma Batua), Songlines (Erresuma Batua), Wagram (Frantzia), Nuevos Medios (Espainia),…

Makala-ren “Unexpected Tapas (Happy Sound)” diskoa finalista izan zen “Munduko Musiken Disko Onena" nominazioan, 2012ko Espainiako MIN Musika Independentearen Sarietan. Bere "Cartoon Tune" abestia, disko honetan agertzen dena, ia milioi bat erreprodukzio ditu Spotify bezalako plataforman eta era berean kantu hau Elektro-Swing-Jazz estiloko nazioarteko bilduma anitzetan plazaratu da.

Urte hauetan zehar, Ojos De Brujo, Fundación Tony Manero, WARA, La Mambanegra, Papawa, Rabbit Rumba, DJ Farrapo, Shantisan & Micheline Cardoso, Sagarroi, Elkano Browning Cream eta abarreko artista zein talde ezberdinei erremixak egin dizkio.

90eko hamarkadaren erdialdeatik honera, DJ eta musikari gisa, New York, Londres, Paris, Berlin, Amsterdam, Brusela, Viena, Bratislava, Kopenhage, Oporto, Madril, … hiriko areto zein klub ezberdinetan jo izan du. Era berean, Europear jaialdi ospetsu batzuetan ere aritu da: Sónar (Bartzelona), Glastonbury (Erresuma Batua), Wilderness (Erresuma Batua) Couvre Feu (Frantzia), Dranouter (Belgika), Popkomm (Alemania), Supernatural (Holanda), WOMEX (Finlandia), Jazzaldia (Donostia),…

Urte luze hauetan, bere DJ saio eklektikoetan musika aniztasun eta jakiduri nabarigarria aurkituko duzu, ezatebaterako Afro, Funk, Soul, Disco, Ska, Hip Hop, Latin, Dub, Cumbia, Samba, House, Jazz,.., eta antzeko estiloak. Munduko bazter askotako soinu eta erritmoak, klasikoa bezain modernoa, laburrean musika alaia eta dantzagarria.

2005etik, Boom Shaka Laka asteroko irratsaioa zuzentzen du Gaztea irratian, Euskal Irrati Publikoan (EITB). Euskadi Irratiko "Aperitifa" eta “Faktoria" saioetan kolaboratu du, eta duela gutxi, Radio Euskadiko “La Terraza del Mar" irratsaioan, Joseba Martin esatariarekin batera.

2008az geroztik, Global Funk ekitaldiak antolatzen ditu aldiro-aldiro euskal hiri eta herrietan zehar, nazioarteko eta hemengo DJ ezberdin gonbidatuz eta oholtza partekatuz, besteak beste Nickodemus, Quantic, Alice Russell, Captain Planet, Daniel Haaksman, Tahira, Rainer Trüby, DJ Floro, Jesús Bombín, Txarly Brown,...

2010az geroztik, Donostiako Nazioarteko Jazzaldian, Nauticool agertokian aritzen diren DJen arduradun artistiko gisa lan egiten du.

2014an Orrua Diskak, diskoetxea sortu zuen. Orain arte bere proiektu paraleloen eta beste kolaboratzaile batzuen erreferentziak argitaratuz, hala nola Makala, Makala Jazz Funk Band, Grupo Maré Baixa, Makala & Jimmy Bidaurreta, DJ Makala, Arima Soul,…

2018 urtetik honera, beste kolaboratzaile batzuekin batera Zarauzko Adarretatik Musika Jaialdia antolatzen du. Zehazki, doako udako musika jaialdi bat musika emanaldi zainduak eta kalitatezkoak eskeintzen duena. Besteak beste euskal musikaren panoramako artistak eta taldeak programatzen dituzte (Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Gari, Anari, Joseba Irazoki, ...) eta era berean estatuko eta nazioarteko musika proposamenak, hala nola Antonio Lizana (Andaluzia), The Souljazz Orchestra (Kanada), Kumbia Boruka (Mexiko-Frantzia), Sociedade Recreativa (Brasil), DJ Maga Bo (Brasil), DJ Tahira (Brasil), Irregular Roots (Zaragoza), ... batzuk aipatzearren.

2019an, Euskal tradizioa eta musika elektronikoa nahasten duen Topa-K izeneko proiektuarekin, “Basque Music”-ren ordezkari izateko hautatu zituzten, zuzenean jotzeko Tampere (Finlandia) hirian WOMEX azoka eta jaialdi ospetsuaren 25º edizioan.

2020an, bere ohiko instrumentua den baxu elektrikoa berreskuratu eta Arima Soul proiektu berria sortzen du Lidia Insausti abeslariarekin batera, beranduago Paul San Martin teklatu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea gehitu zirelarik. Soul, Funk eta Jazz-Groove laukote organikoa zehazki eta urte horretako udan zehar euskaraz abestutako kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen dute Fredi Pelaezen Pottoko estudioetan.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud