Logotipo DJ Makala

dossier.

Arima Soul

Makala, Lidia Insausti, Paul San Martin & Gorka Gaztanbide

ARIMA SOUL, Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk eta Jazz-Groove taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie «Queenie» Lyons,…

2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen dute. 2021 urtearean hasieran, “Premios Enlace Funk” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak dira. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, kritika onak jasoz.

Denbora honetan dexente kontzertu eskeini dituzte gure geografian zehar, bai areto eta kulturgune batzuetan, besteak beste Dabadaba Aretoa (Donosti), Altxerri Jazz Klub (Donosti), Kafe Antzokia (Bilbo), Modelo Aretoa (Zarautz), Balenciaga Museoa (Getaria), Arizkunenea (Elizondo-Baztán),… eta baita jaialdi hainbatetan, besteak beste Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian (Agurain), Atlantikaldia (Errenteria), Midnight Boogie Festival (Vitoria-Gasteiz), Itsas-Festibala (Pasaia), Berumuga (Bergara), Jazzez-Blai (Deba), Adarretatik Musika Jaialdia (Zarautz), Uztakale (Legazpi), Durangoko Azoka (Durango),… eta azpimarratuz Donostiako 57.garren Jazzaldiako Txikijazz programazioan.

2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetan sartzen dira proiektuaren lehen albuma grabatzeko, Víctor Sánchez soinu teknikariaren gidaritzapean, urte horretako udazkenan Elkar diskoetxe ospetsuan kaleratzen dena.

2022aren amaieran, «Girando por Salas – GPS#13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira. Ekimen horrek, 2023ko lehen hilabeteetan, bere proiektua aurkeztera eramango ditu, estatuko hainbat hiritan kontzertuak eskainiz.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud