Logotipo DJ Makala

dossier.

DJ Makala

DJ Makala edo Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Hainbat hamarkada daramatza musikaren munduan murgilduta eta ibilbide luze honetan disko jartzaile, irratiko esatari, musikari, erremix-egile, musika-ekoizle eta musika-ekitaldien sustatzaile gisa lanean dabil.

90eko hamarkadaren erdialdeatik honera, DJ eta musikari gisa, Euskal Herria osoan zehar, Espainiako hiri askotan eta nazioarteko hainbat hiriko areto zein klub ezberdinetan jo izan du, hala nola New York, Londres, Paris, Berlin, Amsterdam, Brusela, Viena, Bratislava, Kopenhage, Lisboa,… Era berean, Europear jaialdi ospetsu batzuetan ere, besteak beste Jazzaldia (Donostia), Sónar (Bartzelona), Glastonbury (Erresuma Batua), Wilderness (Erresuma Batua) Couvre Feu (Frantzia), Dranouter (Belgika), Popkomm (Alemania), Supernatural (Holanda), Womex (Finlandia),…

Urte luze hauetan, bere DJ saio eklektikoetan musika aniztasun eta jakiduri nabarigarria aurkituko duzu, ezatebaterako Afro, Funk, Soul, Disco, Ska, Hip Hop, Latin, Dub, Cumbia, Samba, House, Jazz,… eta antzeko estiloak. Munduko bazter askotako soinu eta erritmoak, klasikoa bezain modernoa, laburrean musika alaia eta dantzagarria.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud