Logotipo DJ Makala

bio.

DJ Makala edo Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Hainbat hamarkada daramatza musikaren munduan murgilduta eta ibilbide luze honetan disko jartzaile, irratiko esatari, musikari, erremix-egile, musika-ekoizle eta musika-ekitaldien sustatzaile gisa lanean dabil.

Novophonic, Metak, Lovemonk eta Elkar bezalako diskoetxeetan argitaratu ditu diskoak eta biniloak. Era berean, bere abestiak eta erremixak agertu dira nazioarteko zigilu batzuetan, hala nola, UrbanWorld Records (Danimarka), Agogo Records (Alemania), Movimientos Records (Erresuma Batua), Freshly Squeezed Music (Erresuma Batua), Songlines Magazine (Erresuma Batua), Wagram MUsic (Frantzia), Nuevos Medios (Espainia),…

Makala-ren “Unexpected Tapas (Happy Sound)” diskoa finalista izan zen 2012ko Espainiako Musika Independentearen MIN Sarietan "Munduko Musiken Disko Onenaren" sarirako izendapenean. Bere "Cartoon Tune" abesti arrakastatsua, disko honetan agertzen dena, milioi bat erreprodukzio ditu Spotify bezalako plataforman eta era berean kantu hau Electro-Swing eta Jazz estiloko nazioarteko bilduma askoetan argitaratu da.

Urte hauetan zehar, Ojos De Brujo, Fundación Tony Manero, La Mambanegra, DJ Farrapo, Muito Kaballa, WARA, Chacho, Rabbit Rumba, Gose, Korrontzi, Elkano Browning Cream, Sagarroi eta abarreko artista zein talde ezberdinei erremixak egin dizkio.

90eko hamarkadaren erdialdeatik honera, DJ eta musikari gisa, Euskal Herria osoan zehar, Espainiako hiri askotan eta nazioarteko hainbat hiriko areto zein klub ezberdinetan jo izan du, hala nola New York, Londres, Paris, Berlin, Amsterdam, Brusela, Viena, Bratislava, Kopenhage, Lisboa,… Era berean, Europear jaialdi ospetsu batzuetan ere, besteak beste Jazzaldia (Donostia), Sónar (Bartzelona), Glastonbury (Erresuma Batua), Wilderness (Erresuma Batua) Couvre Feu (Frantzia), Dranouter (Belgika), Popkomm (Alemania), Supernatural (Holanda), Womex (Finlandia),…

Urte luze hauetan, bere DJ saio eklektikoetan musika aniztasun eta jakiduri nabarigarria aurkituko duzu, ezatebaterako Afro, Funk, Soul, Disco, Ska, Hip Hop, Latin, Dub, Cumbia, Samba, House, Jazz,,… eta antzeko estiloak. Munduko bazter askotako soinu eta erritmoak, klasikoa bezain modernoa, laburrean musika alaia eta dantzagarria.

2005etik, Boom Shaka Laka asteroko irratsaioa zuzentzen du Gaztea irratian, Euskal Irrati Publikoan (EITB). Euskadi Irratiko "Aperitifa" eta “Faktoria" saioetan kolaboratu izan du, eta azken urteko uda hauetan, Radio Euskadiko “La Terraza del Mar" eta "Nada Original" irratsaioetan, Joseba Martin esatariarekin batera dabil.

2008az geroztik, Global Funk ekitaldiak antolatzen ditu aldiro-aldiro euskal hiri eta herrietan zehar, nazioarteko eta hemengo DJ ezberdin gonbidatuz eta oholtza partekatuz, besteak beste Nickodemus, Quantic, Alice Russell, Captain Planet, Daniel Haaksman, Tahira, Rainer Trüby, DJ Floro, Jesús Bombín, Txarly Brown, DJ Budin,…

2010eko hamarkada osoan, Donostiako Nazioarteko Jazzaldian, Nauticool agertokian aritzen ziren DJ guzien arduradun artistiko bezala lan egin zuen.

2014an Orrua Diskak, diskoetxea sortu zuen. Orain arte bere proiektu paraleloen eta beste kolaboratzaile batzuen erreferentziak argitaratuz, hala nola Makala, DJ Makala, Makala Jazz Funk Band, Grupo Maré Baixa, Makala & Jimmy Bidaurreta, Arima Soul,…

2018 urtetik honera, Zarauzko Adarretatik Musika Jaialdiaren antolatzaile eta zuzendaria da. Zehazki, doako udako musika jaialdi bat musika emanaldi zainduak eta kalitatezkoak eskeintzen duena. Besteak beste euskal musikaren panoramako artistak eta taldeak programatu dituzte, esaterako Ruper Ordorika, Gari, Anari, Joseba Irazoki, Amaia Zubiria, Broken Brothers Brass Band,… eta era berean estatuko eta nazioarteko musika proposamen batzuk, esaterako Fundación Tony Manero, Koko Jean & The Tonics, The Souljazz Orchestra, Kumbia Boruka, Soçiedade Recreativa, Antonio Lizana Trio,… batzuk aipatzearren.

2019an, Euskal tradizioa eta musika elektronikoa nahasten duen Topa-K izeneko proiektuarekin, “Basque Music”-ren ordezkari izateko hautatu zituzten, zuzenean jotzeko Tampere (Finlandia) hirian WOMEX azoka eta jaialdi ospetsuaren 25º edizioan.

2020an, bere ohiko instrumentua den baxu elektrikoa berreskuratu eta Arima Soul proiektu berria sortzen du Lidia Insausti abeslari gaztearekin batera, beranduago Paul San Martin teklatujole eta Gorka Gaztanbide baterijolea gehitu zirelarik. Euskaraz abestutako Soul, Rhythm & Blues, Funk eta Jazz-Groove musika estiloak lantzen dituzte.

© Dj Makala

t. (00 34) 600 40 20 63
info@djmakala.eus

Icono Facebook Icono Instagram Icono Soundcloud Icono Twitter Icono Youtube Icono Mixcloud